martes, 31 de julio de 2007

Bidaia bertsotan

Ez naiz bertsolaria. Badakit. Badakizue. Bai ordea bertsozale peto petoa. Hori ere badakizue. Ez dakit nondik datorkidan afizioa. Etxetik, ez. Lagunetatik, ere ez. Haseran, doinuek erakarri ninduten. Eta ondoren, pixkanaka pixkanaka, geroz eta sakonago sentitzera iritsi nintzen. Harrigarria da bertso saio batean sentitzera irits litekeena. Irripar uneak, algarak, tristura, momentu sakonak,... Bertso idatziak gustatzen zaizkit baina bapatekoak ditut nahiago. Bapatekotasunak bere majia berezia du. Nik ondorengo bertsoak ez ditut bapatean asmatu, esan dizuet bertsozalea baino ez naizela. Poloniako Olsztyn izeneko hirian egindakoak. Lakuetako baten bazterrean. Gehiago luzatu gabe, horra aipatutako bertsoak :

1.
Pasa dira hiru hilabete
etxetik irten nintzela
bizikleta ta ni gabiltz
bakarra bagintz bezela
pedalkadaz pedalkada di-da
bidea eginez horrela
bizitako dena nola esan
majikoa izan dela

2.
Leku asko ditut bisitatu,
bisitatu eta ezagutu
ta batzuk ere zuei danoi
hitzez hitz deskribatu
Nolabait nahi izandu det
zuekin ere konpartitu
ta pozik naiz zuek ere
badezute disfrutatu


3.
Halare bidaia hau izan da
baita oso pertsonala
ezin dana kontatu eta
hori da guztiz normala
pentsatuz eta pentsatuz
burua ibili zait hala
nonbait argia izango da
azaltzen bada itzala


4.
Bidaia osoan ez detela
topatu nik arerio
bazter denetan lagunak topau
ez al degu hori nahio
bukatzeko esan nahi dizuet
eta diozuet serio serio
laguntzen duenak jasotzen du
lagunduak baino gehio